Prentsa oharra

Guggenheim Belaunaldia Argazki eta Kontakizun lehiaketak

Omen handiko idazleek Guggenheim Belaunaldia kontakizun eta argazki-lehiaketako irabazleak aukeratzen dituzte

8 eta 12 urte bitarteko haurrei eta 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketan 230 parte-hartzaile inguru izan dira

Kontakizun eta argazki-lehiaketara 230 lan inguru aurkeztu dituzte. Istorioak Guggenheimetik eta Guggenheimi begira izena duten lehiaketak Guggenheim Bilbao Museoak, El Correok eta FNAC-ek antolatu dituzte lankidetzan eta Museoarekin bat jaio edo hazi diren belaunaldiei zuzendu zaizkie. Lehiaketa horien helburua izan da umeen eta gazteen artean sormen gaitasuna, idazteko gaitasuna eta argazkia gisako arte-diziplinak sustatzea.

8 eta 12 urte bitarteko haurrek eta 18 eta 22 urte bitarteko gazteek azaroaren 26ra arte bidali dituzte euren ipuinak eta argazkiak Guggenheim Bilbao Museoak sortutako zirrarak islatuz. Kategoriei dagokienez, ipuin lehiaketan, alde batetik, kontuan hartu da hizkuntza (euskara/gaztelera) eta bestetik, adina (haurrak/gazteak), lau kategoria guztira. Argazki-lehiaketan, berriz, kategoria bi izan dira: haurrak eta gazteak.

Urte guztian zehar Museoak hainbat jarduera antolatu ditu Guggenheim belaunaldia izendatu dugun honentzako. Esate baterako: FTI Antzerkiola Imaginarioa eta Pantzerki —txotxongilo arteetako dokumentazio zentroa— taldeekin antolatutako antzerki eta txotxongilo tailerrak 2007ko martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean; edo hiri-perkusioan aitzindariak den STOMP konpainiak abenduan burututako dantza eta perkusio tailerrak.

Istorioak Guggenheimetik ipuin lehiaketan, haur kategorian, irabazleak izan dira Patxo Tellería bilbotarra (8 urte) eta Laura Baldazo bilbotarra (10 urte); euren ipuinen izenburuak hauek dira, hurrenez hurren: Guggenheim-en bidaia eta Mi historia del Guggenheim. Patxok euskarazko haur kategorian hartu zuen parte eta Laurak gaztelerazkoan, hain zuzen ere. Gazte kategorian irabazle izan dira Miren Estibaliz Vivanco 18 urteko bilbotarra euskarazko kategorian eta 21 urteko Olaia Ortiz zallarra gaztelerazkoan; ipuinen izenak, hurrenez hurren, hauexek dira: Into the Snake (Sugearen barnean) eta Recuerdos.

Guggenheimi begira argazki lehiaketan, haur kategoriako argazki irabazlea 10 años Guggenheim, explosiona el futuro argazkia da eta Leire Cano bilbotarrak (8urte) aurkeztu zuen; gazte kategorian, Asier Viguri sestaoarrak (18 urte) bidalitako Caminamos argazkia da irabazlea.

Ipuin lehiaketaren irabazleek SAMSUNG R70 eskuko ordenagailu berri-berria eta urte beterako Museoaren Lagunak txartela jasoko dute sari. Lehiaketaren epaimahaikideak hauek izan dira: euskarazko haur kontakizunen kategorian Seve Calleja, euskarazko gazte kontakizunen kategorian Kirmen Uribe, gaztelaniazko haur kontakizunen kategorian: Juan Bas eta gaztelaniazko haur kontakizunen kategorian: Fernando Marías. Epaimahaia osatzeko El Correo egunkariaren zuzendaritzako kidea den Cesar Coca izango da gure artean.

Gazte kategoriako argazki-lehiaketako irabazleek CANON EOS 400D kamera digitala (10 megapixel) eta SMXL20 de SAMSUNG monitore profesionala izango dute sari; haur kategoriakoek, berriz, CANON IXUS 860IS BLACK kamera konpaktua (8 megapixel), SAMSUNG-eko SM225UW monitore panoramikoa (web kamera, bozgorailuak, mikrofonoa duena) eta urte beterako Museoaren Lagunak txartela.

Epaimahaia Naia del Castillo eta El Correo egunkariko José Luis Nocito argazkilariak osatu dute.

Aipatutako horiez gain, epaimahaia osatu dute Ramón Reboiras, FNAC-eko Ekintza Kulturaleko zuzendariak eta Juan Ignacio Vidarte Museo Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak.

Argazki irabazleek, gainera, Bilboko FNAC dendan 2008ko urtarrilean egingo den erakustetan izango dira.

Bilbo, 2007ko abenduaren 21ean

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoko prentsa arloan Museoari buruzko informazio guztia jaso nahi baduzu: www.guggenheim-bilbao.eus

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.