Datorren ekainak 11n, astelehenarekin, desgaitasun intelektuala duten hiru pertsonak Guggenheim Bilbao Museoko bisitarien arreta-zerbitzuko langileei eskainitako bi formazio-saioetan azkena emango dute.
Hainbat saiotan, desgaitasun intelektuala duten pertsonek izan ditzaketen zailtasunak ezagutu dituzte Museoko bisitarien arreta-zerbitzuko eta dendako langileek, eta pertsona horiei arreta eskaintzeko jarrera irisgarriak landu dituzte.
Guggenheim Bilbao Museoa izan da Gorabidek eta BBK-k bultzatutako ekimen honekin bat egin duen lehena. Datozen hilabeteetan, “pertsona irisgarrientzako” formazio-saio horiek beste hainbat erakundetan egingo dituzte; hala nola, Bizkaiko Foru Aldundian, Metro Bilbaon edo Itsas Museoan.
Ekimen honen bidez, Guggenheim Bilbao Museoak beste urrats bat eman du hartzen dituen artelanak, eta eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduerak bisitari guztientzat irisgarri izan daitezen bermatzeko bidean.
Hedabideentzako agenda