Fernando León de Aranoa zinema-zuzendari ospetsua izango da Sundance Shorts nazioarteko film-laburren jaialdiari amaiera bikaina ematearen arduraduna. “Los lunes al sol” bezalako filmen egileak aurki estreinatuko du “Escobar”, Penélope Cruz eta Javier Bardem protagonista dituen lana.
Espainiako edizioa irabazi duten bi film-laburrak proiektatu ostean, León de Aranoak bere esperientzia partekatuko du publikoarekin, eta istorio bat bilatzeak dakarren sormen-prozesuaren inguruan mintzatuko da.
Sundance TV eta Guggenheim Bilbao Museoak zinemazaleentzako antolatu duten doako ekitaldia izango da. Publiko orokorrarentzako sarrerak agortu dira, baina prentsarako gordetako gutxi batzuk geratzen dira.
Hedabideentzako agenda: Ekainak 26, astelehena
18:55: Fernando León de Aranoa argazkilarien aurrean izango da, Sundance TVko zuzendariekin eta erakundeetako ordezkariekin batera, Juan Ignacio Vidarte tartean.
19:00: Espainian irabazi duten bi film-laburren proiekzioa.
19:30: “Istorio bila” izenburupean, Fernando León de Aranoaren mintzaldia, elkarrizketa formatuan.
Lekua: Museoko Entzungela