Prentsa oharra

Fair Saturday 2016 aurkezpena Guggenheim Bilbao Museoan

Hurrengo astelehenean, urriak 24 goizeko 10:30ean Fair Saturday 2016-ren aurkezpen ofiziala izango da  Guggenheim Bilbao Museoko entzungelan. Ekitaldian, Juan Mari Aburto Jauna, Bilboko Alkatea, Asier Alea Jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapenerako eta Turismorako zuzendari nagusia; Loli Velasco Anderea, Zubietxe elkartearen zuzendaria;
Jordi Albareda Jauna, Fair Saturday mugimenduaren sortzailea eta Juan Ignacio Vidarte Jauna, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusia egongo dira.

Fair Saturday, mundua arte eta kulturaren bitartez aldatzeko egun bat, 2015. urtean jaio zen Bilbon eta gizarte eragina gauzatzen duen mugimendu kultural bat da.
Honen helburua, azaroaren azken larunbatero gizartea masiboki mobilizatzea litzateke, Black Friday egunaren ondoren. Parte hartzen duen ekitaldi kultural bakoitzak lortutako etekinen zati bat erakundeek edota artistek aukeratutako proiektu sozial bati ematen zaie.

Argibidetarako ohar bat doakizue honekin batera.

Hedabideentzako agenda:

10:30ean  Prentsaurrekoa Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan.


Bilbo, 2016ko urriaren 21a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.