Prentsa oharra

Esther Ferrerrek inoiz ikusi gabeko performance bat aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoan

Esther Ferrerrek performance bat zuzenduko du datorren maiatzaren 19an, larunbatarekin. 18:00etan izango da ekitaldia, Guggenheim Bilbao Museoko 105 aretoan.

"Barrearen kontzertua” deitu dio artistak umore eta ironiaz beteriko ekintzari, bere Munduko barreak lanari erreferentzia eginez. Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak erakusketa osatzen duten inoiz ikusi gabeko bederatzi instalazioetako bat da hori; ekainak 10 arte daude ikusgai, Museoko 105 aretoan.

Aurretik egin bezala, ekintza artistiko batean parte hartzeko gonbidapena luzatu die Museoak bere Lagunei. Modu horretan, Museoaren 30 bat Lagun arituko dira artistarekin lankidetzan, performance horren garapenean.

Esther Ferrerrek forma eta material anitz baliatzen ditu bere pentsamendu-lerroen garapenean, eta performancearen aitzindarietako bat da; honela definitzen du genero hori: “denbora eta espazioa, begiratu ez ezik, ekintzan parte hartzen duen publikoaren presentziarekin konbinatzen dituen artea da”.

Agenda

Maiatzak 19, 18:00

Lekua: 105 aretoa. Leku mugatuak, iritsiera ordenaren arabera.

Iraupena: 30 minutu

Sarrerak: doan, egun horretako Museoko sarrerarekin

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.