Prentsa oharra

Errusiar Zinema

ERRUSIAR ZINEMA HAMABOSTALDIA  GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN 

Errusia! erakusketaren hasiera dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak errusiar zinemari buruzko zikloa eskainiko du, datorren martxoaren 22tik apirilaren 2ra.

Programa honek errusiar zinemari buruzko bi aste eskainiko ditu, historiako lau genero edo sail jakinetakoak: hogeiko hamarkadako arte-abangoardiakoak; Stalinen garaiko musika-komedia; Tarkovski; eta errusiar zinematografiarik berrienaren adibideak.

Martxoaren 22tik 26ra abangoardiako sobietar zinema eskainiko da, baita Stalinen garaiko komedia musikalak ere:

-Asteazkena, martxoaren 22a
Mr.West-en abentura apartak boltxebikeen herrialdean. 1924,
Lev Kuleshov.
-Osteguna, martxoaren 23a
Babilonia berria.
1934, Grigori Kosinzev eta Leonid Trauberg.
-Ostirala, martxoaren 24a
Zoriona
. 1934, Alexander Medvedkin.
-Larunbata, martxoaren 25a
Mutiko zoriontsuak
. 1934, Grigorij Aleksandrov.
- Igandea, martxoaren 26a
Zirkua
. 1937, Grigorij Aleksandrov.

Bigarren astea Tarkovskyren eta gaur egungo zinemagileen filmagintzari eskainiko zaio:

- Asteazkena, martxoaren 29a
Ivanen haurtzaroa
. 1961, Andrei Tarkovski.
- Osteguna, martxoaren 30a
Andrei Rublev
. 1966, Andrei Tarkovski.
- Ostirala, martxoaren 31
Itzulera
. 2003, Andrey Zvyagintsev.
-
Larunbata, apirilaren 1a
Mars
. 2004, Anna Melikian.
- Igandea, apirilaren 2a
Espazioarekin ametsetan
. 2005, Alexei Uchitel.

Filmak Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan proiektatuko dira, 19:45ean.

* Ziklo honetako film guztiak 35 mm-tan aurkezten dira, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Bilbao, 2006ko martxoaren 17a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.