Prentsa oharra

Deialdia Maider Lópezen Adosados

Museoaren Lagunek igandean Maider Lópezen AdosAdos ekintzan parte hartuko dute

Datorren igandean, urriak 7, Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunek euskal artearen figura gailenetakoa den Maider Lópezek asmatutako AdosAdos proiektu artistikoan parte hartuko dute.

Artista donostiarrak deialdi publikoaren bidez burutu ohi dituen proiektuekin zerikusi handia duen ekintza honen bitartez Museoak Hamargarren Urteurrena ospatu nahi du bere 15.800 Lagunekin.

Lagunek burutuko duten “Museoaren handiagotze iragankorra” ikusi ahal izango dute hedabideek. Prentsa-kreditazioak goizeko 10:15ean banatuko dira Museo ondoan dagoen haurrentzako jolaslekuaren parean dagoen kafetegian, Abandoibarra Etorbidean (mesedez etorri garaiz ordu horretatik aurrera Museorako sarbideakmugatu egingo baititugu).

Proiektu artistikoa hiru ekintzetan banatuko da (bakoitzaren iraupena alda egin daiteke gauzatzearen arabera):

10:30. Parte-hartzaileak iritsiko dira eta kreditazioak banatuko zaizkie
11:30-13:00. Museoko areto iragankorra sortuko dute eta zaldaina oinez zeharkatuko dute
13:00-13:30. Pareta iragankorra osatuko dute.

Hedabideetako ordezkariak ekintza aurrera eramateko egokitu diren guneetara kreditazioa erakutsiz bakarrik sartu ahal izango dira.

Eguna: igandea, urriak 7
Ordua: 10:15ean
Lekua: Museo ondoan dagoen haurrentzako jolaslekuaren parean dagoen kafetegian, Abandoibarra Etorbidean
Proiektua burutzeko itxitura bat egin denez hona etortzeko tranbia erabiltzea gomendatzen dizuegu, guggenheim geltokia (goiko plazako zabaldegitik eta zaldainetik sarrera mugatu egingo da).

Bilbo, 2007ko urriaren 5a
Eman ezazu izena Guggenheim Bilbao Museoaren prentsa gunean Hamargarren Urteurrenari buruzko informazio guztia jasotzeko. www.gubilbao.com/prensa/es/prensa.asp

 

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.