Prentsa oharra

Daniel Buren eta Guy Lelong Hitzaldia

Daniel Buren artista eta Guy Lelong arte kritikaria Arku gorriak artelanari buruz mintzatuko dira Guggenheim Bilbao Museoan

Arku gorriak artelanaren inagurazioa dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak Daniel Buren egilearean eta Guy Lelong arte kritikariaren arteko elkarrizketa bat aurkezten du, datorren abenduaren 12an, 19:00etan, Museoko Entzungelan. Artelan honek La Salve zubiaren fisionomia eraldatu du eta Museoaren Bilduma osatzen du.

Elkarrizketa hau, Guggenheim Bilbao Museoak Hamargarren Urteurrenaren jardueren artean antolatu duena, Arku gorriak artelana eta honen sortze-prozesuari buruz izango da. Proiektu hau Daniel Burenek La Salve zubian egindako eskuhartze artistikoa da eta Museoaren publikoak eta Batzorde batek aukeratu zuten hiru proiekturen artetik. Guy Lelong idazlea, ikerlea, filosofoa eta arte kritikaria da, eta artistaren lana oso ongi ezagutzen du.

Hitzaldi-elkarrizketa hau Institutu Frantsesaren laguntzarekin antolatu da.

Eguna: Asteazkena, 2007ko abenduaren 12a
Ordua: 19:00etan
Lekua: Museoko Entzungela
Iraupena: ordu bete

Bilbon, 2007ko abenduaren 11a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.