Prentsa oharra

Comediants

COMEDIANTS-EK SAIO DIDAKTIKOA ESKAINIKO DU GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN LAGUNENTZAT

Bihar asteazkenean, abenduaren 28an, Guggenheim Bilbao Museoak Comediants antzerki talde katalana aurkeztuko du Museoaren Lagunei bereziki eskainitako saio didaktikoan.

Comediants orain dela 34 urte sortutako taldea da, eta bertako aktore, musikari eta artistek giza-izatearen festa-espiritua defendatzen dute. Euren ikuskizunak zentzumenetan oinarritzen dira, askotan zirikatzailea den kolore, usain eta ehunduraz beteriko antzerkian.

Oraingo honetan, Comediants antzerki taldeak solasaldia izango du Lagunekin euren sormen-prozesua azaltzeko. Gainera, Museoaren Lagunek Mila gau eta bat gehiago euren egungo ikuskizunaren zuzeneko emanaldi motz batzuez gozatu ahal izango dute. Obra hori Bagdadeko liburutegian giroturik dago, Irakeko gerran erre zena.

Emanaldia abenduaren 28an, asteazkenean, Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan izango da, 17:00etan.

Emanaldira joan nahi duten Museoaren Lagunak Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunen leihatilara joan daitezke sarrerak hartzeko.

Prezioa: 3 euro

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.