Prentsa oharra

Bill Viola-ren bideoan egindako lehen film luzearen emanaldia Guggenheim Bilbao Museoan

Bihar uztailaren 6an, ostegunarekin, Bill Viola-ren lehen film luzea, Ez dakit zeren antza dudan (I Do Not Know What It Is I Am Like,  proiektatuko da Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan. 1986ko filma hau, animalien kontzientziari eta gizakien haraindikotasunari buruzkoa da.

Bill Viola: atzera begirako erakusketaren komisario  Lucía Agirrek aurkeztuko du filma.  Iberdrolak babestutako erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoaren bigarren solairuan ikusgai izango da azaroaren 9 arte.

Lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 19:00. Emanaldiaren iraupena: 89 min.Ingelesezko jatorrizko bertsioa, azpititulurik gabe

Sarrerak doakoak dira eta Museoko txarteldegian eta webgunean daude eskuragarri.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.