Prentsa oharra

Belén Mayaren “Flamenko emanaldia”

Belén Mayaren “Flamenko emanaldia” ikuskizuna Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan

Abangoardiako flamenkoaren aitzindari da Maya eta birritan saritu du Flamenco Hoy kritikari berezituen aldizkariak

Abenduaren 19an hartuko du Guggenheim Bilbao Museoan Belén Mayaren “Flamenko emanaldia” ikuskizuna, Asociación Bilbao Flamenco-ren lankidetzari esker. Dantzariak ibilbideko lan onenak eskainiko ditu. Abangoardiako flamenkoaren aitzindari da Maya eta birritan saritu du Flamenco Hoy kritikari berezituen aldizkariak. Guggehem Bilbao Museoko Entzungelan José Anilloren kantuak, Rafael Rodríguezen gitarrak eta Laura Gonzálezen txaloak izango ditu lagun.

Mayak ide berri bati ekin dio dantza flamenkoaren barruan: sakoneko erroak alde batera utzi gabe, kontzeptua, musikaltasuna, mugimendua eta jantziak zabaldu ditu. Carmen Mora eta Mario Maya bi flamenko artista handien alaba da; New Yorken biran zeudela jaio zen. Txikitatik maisu handirekin ikasi zuen: dantza klasikoa, hindua eta garaikidea, Italian, Alemanian eta Ingalaterran. Gaur egun dantzari handia da, bikainiki uztartzen ditu tradizioa, klasizismoa, modernotasuna eta gaur egungo estetika.  1995ean Carlos Sauraren “Flamenco” filmean parte hartu zuenetik, flamenko-dantzari eta koreografo ospetsuekin lan egiteko gonbitea jaso du, besteak beste, Javier Barónekin, Andrés Marínekin eta Manoleterekin. 1996ean bere konpainia sortu zuen eta konpainia horrekin estreinatu ditu, besteak beste, “Dibujos”, “Souvenir”, “La Voz de su Amo”, “Bailes alegres para personas tristes”, “Tr3s” eta “Habitaciones” ikuskizunak. Haatik, ez dio beste artista batzuekin kolaboratzeari utzi —besteren artean, Mayte Martín, Carmen Linares eta Israel Galván—.

Sarrerak dagoeneko salgai daude museoko lehiatiletan eta webgunean www.guggenheim-bilbao.eus

BELÉN MAYA: FLAMENKO EMANALDIA

Eguna: abenduaren 19a, osteguna

Ordua: 20:00–21:30

Lekua: Museoko Entzungela

Prezioa: 12 € Museoaren Lagunak eta 15 € publiko orokorra

Bilbon, 2013ko abenduaren 12an

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.