Prentsa oharra

Aste Mínimal

WIM MERTENS-EN KONTZERTUA ETA SIMON MARCHAN FIZ-EN HITZALDIA

Nazioartean ospe handia duen Wim Mertens belgikar konpositore eta pianistak kontzertu bat eskainiko du Guggenhiem Bilbao Museoko Entzungelan martxoaren 1ean.

Wim Mertens, Musika Berriak deritzon mugimenduko sortzaile irudimentsuenetako bat, bere azken konposizioak joko ditu. Piano eta ahotsarako lanak dira eta “Der Heisse Brei” izenburupean batu ditu. Oso doinu eztiak dira eta horietan ahotsa inoiz baino gehiago emoziozko instrumentua bihurtzen da.

Konpositore minimalista honek hamaika kontzertu eman ditu mundu osoan bakarka nahiz bere taldeaz lagundurik eta 25 diska baino gehiago argitaratu ditu 1980an bere lehenengo grabazioa egin zuenetik.

Wim Metens-en kontzertu hau Museoan ikusgai dagoen arte minimal, kontzeptuala eta ingurugiro-artea biltzen dituen Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma erakusketaren inguruan antolatu diren hezkuntza‑jardueretako bat da.

Kontzertua Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan burutuko da martxoaren 1ean 19:30etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Museoaren Lagunen leihatilan eta salneurriak honakoak dira: 500 pta Museoaren Lagunentzat eta 700 pta gainontzeko guztientzat.

Horretaz gain, datorren astean Simón Marchán Fiz jaunak hitzaldi bat emango du Arkitektura eta minimalismoari buruz Guggenheim Bilbao Museoan aste “minimal” bat osatzeko.

Simón Marchán Fiz, arte kritikaria eta UNED-eko Filosofia Fakultateko estetika eta arteen teoriako katedraduna,  asteazkenean, otsailaren 27an, arkitekturaren eta arte minimalaren artean dagoen harreman bereziaz arituko da.

Hitzaldia Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan burutuko da 19:30etan eta sarrera doakoa izango da.

Bilbao, 2001eko otsailaren 26a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.