PRENTSA OHARRA
Artea, matematikak eta magia eguna Guggenheim Bilbao Museoan
Datorren larunbatean, azaroaren 19an, artea, arkitektura, matematika eta magia biltzen dituzten jarduera ludiko eta hezigarriz betetako eguna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoak Real Sociedad Matemática Españolarekin lankidetzan, Brancusi-Serra erakusketa eta erakunde horren mendeurrena (19112011) direla eta, Haurren Munduko Eguna ospatzen den egunean gainera.
Museoko bisitariek haurrentzako zein helduentzako tailer sortzaileetan, topaketa harrigarrietan eta magia-ikuskizunetan esku hartu ahal izango dute jardunaldi berezi honetan.
Serraren inguruko tailerrean, Orekaren bila, eta Brancusiren inguruko tailerrean, Geometriarekin jolasean, jardueretan parte hartu ahal izango dute, euskaraz zein gaztelaniaz, 8 eta 12 urte bitarteko haurrek. Bi tailer horiek Raúl Ibánez matematikariarekin eta Pedro Alegría magoarekin lankidetzan antolatu dira.
Dodekaedro-izarra tailerra haurrentzako (9 urtetik gorakoak) zein helduentzako egokia da. Akio Hizume japoniar arkitektoaren artelanak iturritzat hartuko dituzte matematikak artisten sortze-prozesuak erabiltzen direla azaltzeko. Era berean, edozein publikorako ere egokia da Magia eta matematikak ikuskizuna; horren bidez argituko da zelan erabiltzen diren matematikaren oinarriak magia-trikimailuetan.
Helduentzako jardueren artean daude Artea eta matematikaren inguruko solasaldiak. Brancusi-Serra inguruko gidaridun bisitaldiak dira eta bi gai horietatik abiatuta erakusketari begiratzeko ikuspegi osagarriak eskainiko dira.
Azkenik, José María Iturralde artistarekin solasean jarduera dago. Iturralde Cuenca taldeko kide izan zen eta Espainiako pintura geometriko abstraktuaren adierazle nabarmena da. Artea eta matematikaren inguruko loturaz jardungo du; moderatzailea Raúl Ibánez izango da, UPV/EHUko irakasle titularra eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika arloko ikerlaria. Parte-hartzaileek askotariko gaiez solas egin ahal izango dute artistarekin, hala nola, geometria-abstrakzioaz, ezinezko irudiez, arte optikoaz, hegal-egiturez, ordenagailua artean erabiltzeaz, eta artelanen matematika aldea (irudi geometrikoak, simetria, perspektiba, poligonoak eta poliedroak, 4. dimentsioa, Moebius banda, limiteak, hutsa eta fraktalak, besteak beste).
Jardunaldi hau European Mathematical Society-ren Matematikak Zabaltzeko Europar Batzordearen bilerarekin bat egiten du. Izan ere, aurtengo bilera Bilbon da, Guggenheim Bilbao Museoan.HAURRENTZAKO JARDUERAK (Ez dago sarrerarik)
Serra tailerra: Orekaren bila
Ordua: 10:15 eta 16:15; iraupena: 2 ordu
Adina: 8 eta 12 urte bitarteko haurrak
Lekua: aretoak eta Hezkuntza Gela
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara, aldi berean.
Prezioa: 5 publiko orokorra / 3 Museoaren Lagunak
Jarduera zuzenduko dute familien 2 monitore, aurretik Raúl Ibáñez eta Pedro Alegría trebatzaile izan dituztenak.
Brancusi tailerra: Geometriarekin jolasean
Ordua: 10:30 eta 16:30; iraupena: 1 ordu eta 30 minutu
Adina: 5 eta 7 urte bitarteko haurrak
Lekua: aretoak eta Liburutegia/Atrioa
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara, aldi berean.
Prezioa: 5 publiko orokorra / 3 Museoaren Lagunak
Jarduera zuzenduko dute familien 2 monitore, aurretik Raúl Ibáñez eta Pedro Alegría trebatzaile izan dituztenak.
HAURRENTZAKO ETA HELDUENTZAKO JARDUERAK
Dodekaedro-izarra
Ordua: egun osoan, etenik gabe; iraupena: 1 ordu
Adina: 9 urtetik gorako haurrak eta helduak
Lekua: Atrioa
Jarduera zuzenduko dute matematika eta arkitektura ikasleek
Magia eta matematika ikuskizuna
Ordua: 12:30 eta 18:30; iraupena: 50 minutu
Adina: 8 urtetik gorako haurrak eta helduak
Lekua: Entzungela
Prezioa: 5 publiko orokorra / 3 Museoaren Lagunak
Jarduera zuzenduko dute Juan Ruiz de Arcaute, magoa, eta Pedro Alegría, matematikaria
HELDUENTZAKO JARDUERAK
Artea eta matematikaren inguruko solasaldiak
Ordua: 11:00 eta 17:00; iraupena: 1 ordu
Prezioa: 5 publiko orokorra / 3 Museoaren Lagunak
Jarduera zuzenduko dute UPV/EHUko irakasleek eta Museoko langileek
José María Iturralde artistarekin solasean
Ordua: 19:00; iraupena: 1 ordu eta 30 minutu
Lekua: Zero Espazioa
Hizlaria: Jose María Yturralde (artista); moderatzailea: Raúl Ibáñez (matematikaria)
Doako jarduera. Parte-hartzaile kopuru mugatua.LABURBILDUZ
10:15. Serraren inguruko tailerra, Orekaren bila
10:30. Brancusiren inguruko tailerra, Geometriarekin jolasean
11:00. Dodekaedro-izarra jarduera
11:00. Artea eta matematikaren inguruko solasaldiak
12:30. Magia eta matematikak ikuskizuna
16:00. Dodekaedro-izarra jarduera
16:15. Serraren inguruko tailerra, Orekaren bila
16:30. Brancusiren inguruko tailerra, Geometriarekin jolasean
17:00. Artea eta matematikaren inguruko solasaldiak
18:30. Magia eta matematikak ikuskizuna
19:00. José María Iturralde artistarekin solasean
Bilbon, 2011ko azaroaren 17an
Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia eskuragarri dago www.guggenheim-bilbao.eus (prentsa-eremua) webgunean.