Prentsa oharra

Arte ikastaroa

ARTE IKASTAROA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Hitzak paper batean piztuz. Oteiza, bestelakoa

Jorge Oteizaren lanean adituak direnak ikastaro bat emango dute Guggenheim Bilbao Museoan abenduaren 13tik 17ra, artistaren poetikari buruzkoa, beste hainbat diziplinekin izan zuen harremana eta bere sormen-ahalmenaren alderdi ezezagunagoak ere aztertuz.

Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea den Joaquim Dols Rusiñolek zuzenduko du ikastaro hau, BBKk babesten duena, eta Hitzen Jorge Orteiza kontzeptua landu nahi da. Izan ere alor horretan Jorge Oteizak bere lan eskultorikotik arat joatea lortu zuen eta unibertsaltasun handiko sortzaile kontzeptual eta soziologiko gisa agertzen zaigu.

Ikastaroa sei arlotan banatuta dago, Jorge Oteizaren sormen-prozesuaren araberakoak: Kontzeptua, Poetika, Pedagogia eta Ikerketa, Mitika eta Gizartea. Jardunaldi hauetan parte hartuko duten adituak honakoak dira: Jaione Apalategi, Iñaki Arzoz, Miguel Sánchez Ostiz, Ikertze hezkuntza-proiektuak, Joseph Cerdà, Andrea Ortega, Juan Antonio Urbelz, Xabier Idoate, Jesús Mari Lazkano eta Joaquim Dols Rusiñol bera.

Hitzak paper batean piztuz; Otezia, bestelakoa Museoaren Lagunei nahiz Publiko orokorrarentzako antolatu dugu eta abenduaren 2004ko 13tik 17ra arte luzatuko da, 19:00etatik 21:00etara.

Argibidetarako telefonoa 944359014

Bilbao, 2004ko abenduaren 9a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.