Uztaileko eta abuztuko asteazkenetan, 20:00etatik 22:00etara, Museoaren terrazan
Datorren asteazkenean, uztailak 6, Guggenheim Bilbao Museoak berriz ekingo dio Art&Music Km.0 programari. Uztaileko eta abuztuko asteazken iluntzeetan Museoaren terrazan egiten den zuzeneko musika zikloaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Giro lasaian, bertaratuek atsegingarri izango dituzte "kilometro 0" izendapeneko musika-taldeen bizitasuna eta nortasuna, lagunartean zerbait hartuz zuzeneko jazz musikaz gozatzen duten bitartean.
Sarrerak konbinatu bat, bi ardo edo bi garagardo hartzen ditu barne, eta aldez aurretik erreserba daiteke webgunean honako estekaren bidez, baita Museoko txarteldegian ere. Gomendagarria da sarrera aurretiaz erostea, baina han ere eskuratu daiteke egunean bertan lekua bete arte. Aurten, gainera, aukera dago erosketa-prozesuan pintxo bat gehitzeko pixka bat gehiago ordainduta.
ART&MUSIC KM.0 2022
Jazz
Uztaila eta abuztua, 20:00–22:00
PROGRAMA
UZT 6 AITOR BRAVO trio
David Juárez pianoa
Jon Cañaveras baxua
Aitor Bravo bateria
UZT 13 RICHIE SALVADOR 4tet
Andoni Aizpuru saxo altua
Richie Salvador pianoa
Fran Serrano kontrabaxua
Bittor Meabe bateria
UZT 20 Cumbaos trio
Carlos Velasco gitarra
Israel Santamaria pianoa
Gorka Iraundegi bateria
UZT 27 ELSA LIZUNDIA 4tet
Elsa Lizundia saxo tenorra
Richie Salvador pianoa
Fabián Acarregi kontrabaxua
Gorka Iraundegi bateria
ABU 3 LEDIAN MOLA trio
Brian Aching gitarra
Ledian Mola kontrabaxua
Eneko Arbea bateria
ABU 10 NICO ANDINO 4tet
Nico Andino tronpeta
Maite Arregi pianoa
Jon Carran baxu elektrikoa
Ander Alonso bateria
ABU 17 XAHU
Josu Salegi saxo altua
Mikel Nuñez pianoa
Jon Ander Amigo baxu elektrikoa
Unai Olabarri bateria
ABU 24 NORTH COAST Quartet
Iñaki Echegoyen saxo tenorra
Nerea Arrieta pianoa
Fran Serrano kontrabaxua
Unai Olabarri bateria