Prentsa oharra

Armani: moda, artea eta kultura

HITZALDI-ZIKLOA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Guggenheim Bilbao Museoak Giorgio Armani erakusketa dedikatzen dio diseinatzaile italiarrari 2001eko irailaren 2rarte. Horrexegatik, hurrengo asteartean, apirilaren 3an, diseinatzailearen figura eta obrari buruzko hitzaldi-ziklo bat hasiko da. Ziklo hau aipatutako erakusketa dela-eta antolatutako hezkuntza-programaren ekitaldi nagusietarikoa da.

Hitzaldi-ziklo honetan moda, arte eta kulturaren arteko harremanari buruz arituko diren nazioarteko aditu ospetsuek parte hartuko dute.

Adriana Mulassanok, kazetaria, moda eta joskera kritikaria,  1990tik 2000rarte diseinatzailearen laguntzaile izan zen eta orain frantsesez eta italieraz argitaratzen den Audrey aldizkarian lanean dihardu. Adriana Mulassanok  hitzaldi-ziklo honi hasiera emango dio hurrengo asteartean, apirilaren 3an, Giorgio Armani, gaur egungo dotoretasunaren talentua gaiarekin. Kazetari italiarrak, bere hitzaldian, Armanik bere karrerako 25 urteetan gizonezko eta emakumezkoentzako moda aldatu duen modua azalduko du.

Petra Joos-ek, Guggenheim Bilbao Museoko Museo Jardueren Zuzendariak, maiatzaren 10ean, Oihalezko sorkuntzak eta abangoardia: artearekin elkarrizketan gaiari ekingo dio.

Harold Kodak, Giorgio Armani erakusketako komisarioa eta New Yorkeko Metropolitan Museum-eko Costume Institute-eko Arte Arduraduna denak, hitzaldi-ziklo honi amaiera emango dio Armani eta Balenciaga: ebaketaren garrantzia mintzagaiarekin. Azken hitzaldi hau uztailaren 3an izango da.

Giorgio Armani erakusketa dela-eta antolatu den hitzaldi-ziklo hau Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan burutuko da arratsaldeko 19:30etan. Sarrera doan da eta publiko orokorrari zuzenduta dago.

Bilbao, 2001eko martxoaren 30an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.