Andoni Luis Adurizek, Mugaritz jatetxeko sukaldari buruak, Diálogos de cocina ekimenaren xedeaz eta ibilbideaz hitz egingo du. Nazioarteko ekimen hori 2007an abian jarri zen, sukaldaritzari buruzko diziplinen arteko elkartrukeak sustatzeko. TopARTE proiektuaren barruan dago hitzaldi hau; programa horren bidez Museoa diziplina guztietara ireki nahi da, besteak beste, musikara, zinemara, bideora, dantzara, performancera, antzerkira eta gastronomiara.
Gipuzkoar sukaldariak sukaldaritza “kode ireki” modura ulertzera gonbidatuko ditu entzuleak, hots, askotariko diziplinetako pertsonen eraginez eta lankidetzaz —ekoizleak, sukaldariak, sukaldaritza zaleak, ikertzaileak, zientzialariak, hezitzaileak, diseinatzaileak eta artistak, besteak beste— garatutako kultura eta jakintza iturri bezala ulertzera.
Iñaki Martínez de Albéniz soziologoak eta Sasha Correa gastronomia kazetariak Andoni Luis Aduriz lagunduko dute hitzaldian. Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan izango da 18:00etan.
Mugaritz jatetxeak TopARTE proiektuan hartu du parte. Horren bidez Museoak EAEko kultur eta arte elkarteekin lankidetzak garatzen ditu, erkidegoan dauden proposamenen aberastasuna eta aniztasuna agerian ipintzeko eta inguruko eragile horiekin harremanak estutzeko haren XX. Urteurrenean.
Data eta ordua: urtarrilak 31, 18:00.
Lekua: Museoko Entzungela
Sarrerak: doakoak; nahitaezkoa da aurretik txarteldegian zein webgunean eskuratzea