Guggenheim Bilbao Museoak Ai Weiwei (Pekin, 1957) artista, zinemagile, pentsalari eta aktibistak egindako dokumentalen hautaketa bat eskainiko du asteburu honetan, ekainaren 1, 2 eta 3an. Duela gutxi Museoan inauguratutako Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketaren testuinguruan antolatu dira saioak.
Ai Weiweiren dokumental-zikloaren bidez, ikusleek aukera izango dute erakusketak jasotzen duen une historikoa definitzen duen testuinguru politikoa ulertzeko; izan ere, globalizazioaren hasierak eta Txina mundu potentzia bilakatzerainoko gorakadak ezaugarritu zuten epealdi hori.
PROGRAMAZIOA
Ostirala, ekainak 1
18:30. Human Flow (2017), 144 min
Larunbata, ekainak 2
16:30. Disturbing The Peace (2009), 79 min
18:30. So Sorry (2011), 54 min
19:45. Straight (2015), 15 min
Igandea, ekainak 3
16:30. Maitagarri-ipuina (Fairytale, 2007), 152 min
19:30. Ordos 100 (2011), 61 min
20:45. The Crab House (2011), 61 min
Lekua: Museoko Entzugela
Sarrerak txarteldegian edo webgunean: 2 € Lagun eta Jarraitzaileak, eta 4 € Publiko orokorra.
Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
Dokumentalen sinopsiak osorik ikusteko, sakatu hemen