Prentsa oharra

Adierazpenaren eta sormen artistikoaren askatasunaren inguruko eztabaida Guggenheim Bilbao Museoan

Pilar Urbano kazetaria, Borja Cobeaga zinemagile eta gidoigilea, Antonio Lucas poeta eta Guggenheim Bilbao Museoko arte arduradun Manuel Cirauqui eztabaidan arituko dira datorren ekainaren 12an, asteartearekin, kulturaren hainbat arlo jasaten ari den zentsura-oldearen inguruan.

Topaketa horrek, “Adierazpenaren eta sormen artistikoaren askatasunaren  alde” izenburupean, Borja Adsuara izango du moderatzaile; Komunikazio Zuzenbidean aditua da, eta hainbat argitalpen eta artikulu idatzi ditu eraldaketa digitalaren, Interneteko zentsuraren, albiste faltsuen eta adierazpen-askatasunaren inguruan, besteak beste.

Ekainak 12, 19:00

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela

Sarrerak: doan txarteldegietan eta webgunean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.