Prentsa oharra

%100 Afrika mahai ingurua

%100 AFRIKA MAHAI INGURUA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

%Afrika erakusketaren aurkezpena dela-eta Guggenheim Bilbao Museoak topaketa bat eta mahai ingurua antolatu du artistekin datorren asteartean, urriaren 17an, Museoko Entzungelan. Bi jarduera hauek doakoak izango dira eta erakusketaren komisarioa dena, André Magnin, bietako moderatzaile gisa arituko da.

17:30etik 19:00etara Fritz Bless, Frédéric Brouly Bouabré, Calixte Dapogan, Romuald Hazoumé, Chéri Samba, Yaya Savané eta Malick Sibidé artistek ondorengo gaiak jorratuko dituzte besteak beste: tradizioa eta arte garaikidea, argazkigintza Malin, Zaireko herri pintura eta artearen zentzu espirituala eta erlijiosoa. Artista hauek euren lanak erakusgai dituzte 2007ko otsailaren 18ra arte Guggenheim Bilbao Museoan egongo den %Afrika erakusketan.

Ondoren, 19:15etik 20:00etara mahai ingurua egingo da Afrika bere ikuspegitik: artisten hitzak gaiaren inguruan.

Sarrerak Museoko Leihatiletan jaso daitezke.

Bilbao, 2006ko urriaren 16a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.