Nota de prensa

Gisela João fado abeslariak emango dio amaiera Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz erakusketari Guggenheim Bilbao Museoan

Gisela João, XXI. mendeko ahots nagusienetakoa Portugalgo abestigintzan, arduratuko da Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz erakusketa arrakastatsuari amaiera emateaz, datorren azaroak 11n, igandearekin. Seguros Bilbao izan da erakusketaren babeslea.

Abeslari portugaldarrak fado-errepertorio aberatsa eskainiko du Museoko Atrioan. Kantu horien interpretazio pertsonal eta garaikidearekin, agur esango dio 640.000 pertsona inguruk gozatu duen erakusketari.

Joana Vasconcelos artista ere bertan izango da. Kontzertua honako hauen laguntzarekin antolatu da: Portugalgo Enbaxada, Instituto Camões, Cultura Portugal Programa eta Turismo de Lisboa.

Publiko orokorrarentzako sarrerak agortuta daude.

Hedabideentzako agenda: igandea, azaroak 11

-18:45-19:15: Zenbait piezaren entsegua Museoa irekita dagoen artean eta Joana Vasconcelos bertan dela.

-21:00: Kontzertua Museoko Atrioan (lehen hiru kantuak grabatzeko baimena emango da).

OHARRA: Ezinbestekoa da etorriko zarela baieztatzea, bai entsegurako bai eta kontzertuaren berri emateko ere:

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies