- Datak: 2020ko martxoaren 12tik otsailaren 7ra
- Komisarioa: Manuel Cirauqui
- Film & Video aretoa (103)
2020ko martxoaren 12tik ekainaren 14ra, Guggenheim Bilbao Museoak William Kentridge: 7 atal aurkeztuko du, 2020an Film & Video aretoan egingo den lehenengo erakusketa. Areto horretan, hainbat diziplinatako funtsezko piezak jartzen dira: bideoartearekin erlazionatutakoak, ikus-entzunezko instalazioarekin erlazionatutakoak eta mugitzen ari den irudia arte-hizkuntza gisa darabiltenak.
Oraingoan, William Kentridgeren (Johannesburgo, 1955) ikus-entzunezko hiru obra egongo dira. Artista hori nazioartean ezaguna da, eta lau hamarkada baino gehiago daramatza sorkuntza zinematografikoaren eta bideografikoaren arloetan. Oro har, instalazioak bederatzi pantaila ditu; haien bidez, Kentridgek George Méliès zinematografia modernoaren jeinu sortzaile eta aitzindariari hel egiten dio; aldi berean, autorretratu oniriko bat egiten du, eta estudioa mikrokosmos gisa aurkezten. Instalazioa zuri-beltzean eginda dago, eta artistaren benetako irudiak eta stop motion teknika bereizgarriarekin egindako marrazkiak konbinatzen ditu. Kasu honetan, teknika horren bidez, ikatz-ziriz marrazteko ekintza filmatzen du, ondoren marrazkiak kamerari erakusten dizkio, zati batzuk ezabatzen ditu, eta haiek berriro marrazten, honela animazioaren azken irudiek aurreko bertsioetan ezabatutakoa ere erakusten dute.