Prentsa oharra

Serra/Seurat. Marrazkiak

  • Datak: ekainak 9 – irailak 6, 2022
  • Komisarioak: Lucía Agirre, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna, eta Judith Benhamou, komisario independientea eta arte idazlea.

 

  • Seuraten marrazkietan garrantzi berezia du artistak erabiltzen zuen eskuz egindako paperak: “bizitza eman” zion material horri, argiak, bolumenak eta kontrasteak sortzeko behar zuen Conté arkatz kopuru justua xurga zezan utzita; horrexek bihurtu zuen, hain zuzen, marrazkigintzaren maisu.
  • Richard Serrak ere atsegin hartzen du materialetan, esaterako bere Ramble Drawings (Ibilbide-marrazkiak) lanetan erabili zuen eskuz egindako paper japoniarrean; paper horren fabrikazio-prozesuak eraginda, zuntzek “gorabehera” desberdinak sortzen dituzte eta, beraz, marrazki bat ere ez da bestearen berdina.
  • Seurat “artisten artista” da, haietako askok marrazkilari gisa miretsia —besteak beste, Van Gogh, Signac, Picasso eta Moorek beren garaian eta Jasper Johns eta Richard Serra garaikideek—, eta bere marrazkiak kultuko objektuak dira mundu osoko sortzaile eta bildumazaleentzat.

Guggenheim Bilbao Museoak Serra/Seurat. Marrazkiak aurkezten du, XIX. mende amaierako Georges Seurat maisuaren 22 marrazki haren miresle sutsu eta, zalantzarik gabe, gure garaiko artista gailenetakoa den Richard Serraren marrazkiekin bateratzen dituen erakusketa. Denbora-tarte handi batek banantzen baditu ere, biak ahala biak nabarmentzen dira marrazkia bere horretan, bestelako helbururik gabe, landu eta maila berrietara eramateagatik, marrazkiak ezaugarri berritzailez hornitu eta beren obraren beste eremu batzuetara estrapolatzeagatik.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.