Noiz: 2016ko irailak 9–abenduak 11
Komisarioa: Lucía Agirre
Film & Video aretoa (103)
2016ko irailaren 9tik abenduaren 11ra Guggenheim Bilbao Museoak Sam Taylor-Johnson Hasperena (Sigh, 2008) artelana hartuko du. Espainian lehenbiziko aldiz egongo da ikusgai, 2014an irekitako Museoko Film & Video aretoan, zeinetan bideoartea, bideoinstalazioak eta irudia mugimenduan darabilten lanak erakusten diren.
Ikus-entzunezko instalazio hau osatzen duten zortzi pantailak. Zintzilik daude eta bertan ematen da zortzi minutuko musika-lan baten antzezpena. Musika-lan hori berariaz idatzi zuen instalazio honetarako Anne Dudley musikagile ezagunak; BBCko Kontzertu Orkestrak jo zuen. Argi entzun daiteke soinua, musikagileek tresnarik jotzen ez duten arren; jotzeko mugimenduak eta keinuak egiten dituzte, besterik gabe. Horrek galera eta zaurgarritasun sentsazioa sorrarazten du, eta musika-tresna bat jotzeak keinuek eta gorputzaren mugimenduek duten garrantzia azpimarratzen du.
Sam Taylor-Johnson-ek (Londres, 1967) hainbat harralditan grabatu zuen orkestra, atalka, gainera; ondorioz, film zati horiek pantailatan banan-banan ematean, ikuslea orkestraren erdian dagoelako sentsazioa du. Lanak musika entzutearen eta musikarien eta zuzendariaren irudiak ikustearen arteko lotura nabarmentzen du, alegia, soinuarena eta irudiena, eta ikuslea tartean sartzen du, banandutako bi pertzepzio horien arteko lotunea edo bitartekoa baita.