Prentsa oharra

Pierre Huyghe: (Titulurik gabea) Giza maskara

  • Datak: 2017ko martxoak 30–uztailak 16
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

Pierre Huyghe-ren (Titulurik gabea) Giza maskara [(Untitled) Human Mask, 2014] hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak 2017ko martxoaren 30etik uztailaren 16ra;  lan hori lehenbiziko aldiz aurkeztuko da Espainian. Bideoartea, bideoinstalazioa eta irudia mugimenduan darabiltzaten artelanak erakusteko 2014an ireki zenetik Film & Video aretoan ikusgai ipintzen den hamargarren artelana da.

Pierre Huyghek (Paris, 1962) 2014. urtean sortu zuen (Titulutik gabea) Giza maskara [Untitled (Human Mask)], Japoniako sake-etxe tradizional batean bezeroez arduratu eta haiek entretenitzen zituzten etxekotutako bi tximinoren benetako historia ezagutu ostean. Huyghen filmaketa inguru mortu batean kokatzen da; gertatu berri zen tsunamiak eta Fukushimako hondamendi nuklearrak eraitsitako etxeak bereizi ditzakegu bertan. Eraikin goibel baten barruan zehar biztanle bitxi bat dabil: antzerki-maskara japoniar tradizionala, emakume-ileorde bat, alkandora zuria eta eskolako uniforme baten antzeko soineko ilun bat daramatza soinean. Tximino bat den arren, jarrera arretatsu eta irrikatsuak, bai eta gorputz-hizkerak ere, gizatasun anbiguo bat dakarkigu gogora. Huyghek dekoratu irreal batean animalia baten jokabidea aztertzearen paradoxa lantzen du, errealitatea arakatzeko; finean, giza kondizioa.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.