- Datak: 2023ko irailaren 29tik 2024ko urtarrilaren 14ra
- Komisarioa: Carmen Giménez, Lucía Agirreren parte-hartzearekin
- Erakusketa eta haren inguruko hezkuntza-jarduerak nahiz jarduera publikoak Pablo Picassoren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko Batzorde Nazionalaren laguntzarekin antolatu dira Picasso 1973–2023 ospakizunaren baitan, zeinak Telefónica baitu enpresa laguntzaile Espainian.
- Picassok ia bere ibilbide artistiko osoan egin zituen eskultura-piezak, artista autodidakta izateak dakarren askatasunarekin egin ere, arau guztiak hausteko prest.
- Ia hirurogei urte luzez egindako eskultura-lana aztertzen duen ibilbide hau kubismoaren, abstrakzioaren, primitibotasunaren edo aurkitutako objektuaren bitartez artearen historiara egindako hurbilketa paregabea da, Picassoren obran diziplinek elkarren artean duten eragin nabarmena agerian uzten duena.
- Egin zuen garaian bere lanik ezezagunena izan bazen ere, Picassoren lantegietako eta etxebizitzetako argazki ugariek agerian uzten dute haren eskulturak beti egon zirela haren eremurik intimoenean.
Guggenheim Bilbao Museoak Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketa aurkeztu du. Erakusketak
1909tik 1962ra bitarte egindako 50 eskultura baino gehiago biltzen ditu, eta giza figura eta materia ditu
ardatz. Bertan, Pablo Picassok bere ibilbidean giza gorputzaren formak irudikatzeko erabili zituen estilo
guztiak agertzen dira. Picassoren eskulturen ia hirurogei urteko ibilbide honek zalantzan jartzen ditu
eskulturaren eta pinturaren zein obra amaituaren eta proiektuaren arteko mugak, eta kubismoan,
abstrakzioan, primitibotasunean eta aurkitutako objektuan zehar doan ibilbide historikoa proposatzen du.