• Data: maiatzaren 12tik irailaren 17ra, 2017
• Komisarioa: Vivien Greene, Solomon R. Guggenheim Foundation
- Europako funts pribatuetan dauden XIX. mendearen amaierako abangoardia frantseseko obrak ikusteko aukera paregabea da
- Erakusketaren ardatz nagusiak Neoinpresionismoaren, Sinbolismoaren eta nabien errotiko berrikuntzak eta 1890eko hamarkadan estanpak jasandako goraldia dira.
Erakusketan Paul Signac, Odilon Redon, Pierre Bonnard eta Henri de Toulouse-Lautrec margolarien obrak daude ikusgai, besteak beste; konposizioak kontu handiz sortzen zituzten eta, formari eta egikaritzeari dagokionez, antinaturalistak dira
- Erakusketako obrak garai hartako egoera politiko eta sozial larriaren isla dira, eta barrualdeko eta kostako paisaia zoragarrien ikuspegi utopikoak erakusten dituzte, bai eta irudi introspektibo eta fantastikoak eta gizarte-bizitzako erretratu gordinak ere.
Guggenheim Bilbao Museoak Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak erakusketa antolatu du, Parisko agertoki artistikora hurbiltze aldera. Erakusketaren ardatza XIX. mende amaierako abangoardia frantsesa da, bereziki Neoinpresionismoa, Sinbolismoa eta nabiak. Izan ere, mugimendu horietako margolari garrantzitsuenen 125 obra izango ditugu ikusgai: olio- eta pastel-pinturak, marrazkiak, grabatuak eta estanpak, besteak beste.