Prentsa oharra

Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea

  • Datak: 2023ko martxoaren 17tik irailaren 3ra
  • Komisarioak: Dieter Buchhart eta Anna Karina Hofbauer, Fabrice Hergott eta Fanny Schulmannekin elkarlanean.
  • Antolatzaileak: Guggenheim Bilbao Museoa eta Parisko Musée d’Art Moderne, Paris Musées
  • Babesle bakarra: BBVA Fundazioa

 

  • Bere ibilbidean zehar Kokoschka etenik gabe aritu zen eremu ezezagunak arakatzen. Hala, corpus artistiko iraultzaile bat sortu zuen aktibista politiko, arte figuratiboaren gidari eta arimen margolari gisa.
  • Ideal klasikoak gaindituta, Kokoschkak analisirako tresna gisa erabili zuen erretratuaren generoa, modeloak barnean duen ni-a erakusteko gai dena.
  • Kokoschkaren obran irudikapenak oso modu askean egokitzen dira irudikatzen denaren formetara eta kolore puru eta distiratsuetan barreiatzen da guztia.
  • Kokoschka bere aparteko konpromiso bakezaleagatik nabarmendu zen. Haren ustez, “artistak alarma gisa jardun behar du”.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Parisko Musée d’Art Moderne, Paris Musées-ek Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea aurkezten dute, Vienan modernitatearen aitzindari izandako artista austriarrari eskainitako atzera begirako erakusketa, Museoaren Babesle Estrategikoa den BBVA Fundazioak babestua. Oskar Kokoschkak (1886–1980) goiz lortu zuen arrakasta Vienako eszena artistikoan. Bertan, Gustav Klimten babesa jaso zuen eta eragin handia izan zuen Egon Schiele gaztearengan. Kokoschkaren ibilbidearen amaieran zabaldu zen bere ospea nazioartean, bi mundu gerren ondoren. Bigarren Mundu Gerra azkenetan zenean, Kokoschkak Europa batu bat aldarrikatzen zuen, eta Neue Wilde mugimenduan —Austriako eta Alemaniako pintura berrian— arrastoa utzi zuen bere obra berankorrarekin. Kokoschka arlo ugaritan aritu bazen ere —antzerkia, aktibismo politikoa eta idazketa— artea izan zen bere bizitza osoaren ildo nagusia. Arlo horretan etenik gabe jardun zuen eremu ezezagunak arakatzen, eta corpus artistiko iraultzaile bat sortu zuen aktibista politiko, arte figuratiboaren gidari eta arimen margolari gisa.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.