Prentsa oharra

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak

• Egunak: 2016ko martxoaren 18tik irailaren 4ra
• Municheko Haus der Kunst-ek antolatutako erakusketa Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan
• Komisarioak: Julienne Lorz eta Petra Joos
• Babeslea: BBVA Fundazioa

• Gelak museoen arloaren, eszenografiaren eta instalazioaren arteko erdibidean kokatzen dira, eta honako gaiak lantzen dituzte: memoria eta emozioak, nahigabea, larritasuna eta, zehazki, bazterrean uztearen beldurra .

• Espazio arkitektoniko berezi hauetan, artistak, aurkitutako hainbat objektu—arropak, altzariak, eskultura bereziak eta abar— ipintzen ditu, eta emozioz betetako antzeztokiak osatzen ditu.

• Bourgeoisentzako ingelesezko “cell” hitzak hainbat konnotazio zituen, espetxe edo monasterio bateko banakako ziega zein organismo bizidun baten zelula biologikoa esan nahi baitu.

Guggenheim Bilbao Museoak Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak aurkezten du, Louise Bourgeoisek (1911–2010) —XX. mendean itzal handienetakoa izan duen artista— bi hamarkadetan garatutako eskultura-obra berritzaileen eta sofistikatuen adibide zabala. Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan Municheko Haus der Kunst-ek antolatutako erakusketa honetan, ikusleek barruko eta kanpoko munduak bereizten dituzten eta, kasu bakoitzean, mikrokosmos berezi bat irudikatzen duten emozioz betetako 28 gune arkitektoniko ezagutu eta esperimentatu ahal izango dituzte. Bilboko erakusketa BBVA Fundazioaren babesari esker egingo da.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.