Prentsa oharra

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera

  • 2019ko urriaren 25etik 2020ko otsailaren 16ra
  • Komisarioak: Christoph Grunenberg, Kunsthalle Bremengo zuzendaria, eta Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna
  • Kunsthalle Bremenek eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa
  • Babeslea: Iberdrola

Guggenheim Bilbao Museoak Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera dakar, Kunsthalle Bremen museoaren funts oparoetako aukeraketa bikaina, zeinak agerian jartzen baitu XIX. eta XX. mendeetako arte alemaniarraren eta arte frantsesaren arteko lotura estua. Arte modernoa hautemateko modua aldatu zuten bi korronte artistiko paraleloren arteko elkarrizketa bizia ez ezik, erakusketak museo horren historia eta eztabaida artistikoa ere islatzen ditu ibilbidean zehar, erromantizismotik hasi eta inpresionismoan, postinpresionismoan, Worpswedeko artisten kolonian eta Alemaniako espresionismoan murgilduz.

1849an sortu zen Kunsthalle Bremen, Bremengo Kunstvereinek aurretik egindako lanaren ondotik. Kunstverein artezale eta arte-aditu batzuek sortu zuten 1823an, gizarteak «edertasuna nola ulertzen zuen» hobetzeko asmoz. Hasiera hartan, zenbait herritarrek osatzen zuten. Herritar haiek artearekin konprometituta zeuden eta hura oso gustuko zuten, eta beren grabatu eta marrazkien bildumei buruz hitz egiteko elkartzen ziren. Baina, elkarteak erakusketa publikoak antolatzen eta bilduma propioa sortzen hasi zuenean, Kunstvereinen kide kopurua berehala handitu zen, eta bere museoa sortu zuen.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.