Prentsa oharra

Ken Jacobs: Gonbidatuak (The Guests)

  • Datak: 2017ko uztaikak 27–azaroak 19
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

2017ko uztailaren 27tik azaroaren 19 arte, Guggenheim Bilbao Museoak Ken Jacobs artistaren Gonbidatuak (The Guests, 2013) hartuko du; lan hori lehen aldiz aurkeztuko da Espainian. Bideoartea, bideoinstalazioa eta irudia mugimenduan darabiltzaten artelanak erakusteko 2014an ireki zenetik Film & Video aretoan ikusgai ipintzen den hamaikagarren artelana da.

“Mundua desberdina litzake gure begiak desberdinak balira”. Hitz horiek baliatzen zituen Ken Jacobsek bere lanaren helburu nagusia adierazteko: egia eta irudien egiazkotasuna ez ezik, ikusleak munduaren hiru dimentsioko izaera esperimentatzeko modua zalantzan ipini dezan sustatzea.

Ken Jacobs artistak (New York, 1933) bere emazte eta lankide Florence Jacobsekin batera sortu zuen Gonbidatuak lana, eta zinemagintzaren sortzaile izan ziren Lumière anaien jatorrizko film bat baliatu zuten horretarako: bietako baten alaba 1896an ezkondu zenean grabatu zuten filma, hain zuzen. Zinta labur horretan, kamerak elizaren barrutik filmatzen ditu gonbidatuak tenpluko eskaileretan gora prozesioan, bertan sartzen.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.