Prentsa oharra

Kaosa eta Klasizismoaren azken egunak

Guggenheim Bilbao Museoko Kaosa eta klasizismoa erakusketa bisitatzeko azken astea

Erakusketa ikustera gerturatu diren bisitarien artean % 24 Euskal Herritik etorri dira

Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–-1936 erakusketa 2011ko otsailaren 22an inauguratu zen eta hurrengo igandean, maiatzaren 15ean, itxiko da. Erakusketa Fundación BBVAk babestu du eta gerra arteko garai aztoratuan Europako artistek “ordena berreskuratu” zuten modua aztertzen du, 90 artisten 150 lan baino gehiagoren bidez. Horien artean daude XX. mende hasierako maisu nagusienen lanak, besteak beste: Georges Braque, Carlo Carrà, Giorgio de Chirico, Otto Dix, Pablo Gargallo, Fernand Léger, Aristide Maillol, Ludwig Mies van der Rohe, Pablo Picasso, Gio Ponti, Émile-Jacques Ruhlmann eta August Sander.

Ikusgai egon den hilabeteetan, erakusketak guztira 162.602 bisitari izan ditu aurreko igandea arte (maiatzak 1) eta horien artean, % 24 Euskal Herritik etorri dira. Datu horrek agerian uzten du gure ingurune hurbilean erakusketak harrera ona izan duela.

Erakusketa behin betiko itxi eta gero, Guggenheim Bilbao Museoak Bilduma Iraunkorraren aurkezpe n berriari hasiera emango dio datorren ekainaren 14an: Pintura abstraktua, 1949–1969: Guggenheim Bildumen Aukeraketak.

Bilbon, 2011ko maiatzaren 6an

Guggenheim Bilbao Museoari buruzko informazio guztia eskura daukazu hurrengo helbidean: www.guggenheim- bilbao.es (prentsa eremua).

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.