Prentsa oharra

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

  • Noiz: 2016ko apirilak 22 – 2016ko urriak 23
  • New Yorkeko Guggenheim Museoko Bildumatik datozen artelanen lehen erakusketa, 2014ko abenduan Guggenheim Bilbao Museoaren eta Solomon R. Guggenheim Foundation-en arteko Kudeaketa-akordioa berritu zenetik
  • Komisarioa: Lauren Hinkson, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en Bildumen Arte Arduradun Laguntzailea
  • Erakusketak arte modernoko mugimendu garrantzitsuenak aztertzen ditu, besteak beste Kubismoa, Orfismoa eta Surrealismoa, baita l’École de Paris deitutakoaren partaide izandako artistak ere.
  • Parisen, Picasso-k eta Braque-k pinturaren konbentzioak irauli zituzten, Delaunay-k kolore harmoniatsuen ikuspenak konposatu zituen, Kandinsky-k bide berriak ireki zituen abstrakzioan, eta Brancusi-k espazioan eskultura irudikatzeko modua berrasmatu zuen.
  • Erakusketan, joan den mendeko pintura eta eskultura batzuk agertzen dira, ondorengo artistek ondutakoak: Brancusi, Braque, Delaunay, Modigliani eta Picasso, besteak beste.

Guggenheim Bilbao Museoak Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945 aurkezten du, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en Bildumatik ekarritako 50 maisulan baino gehiagok osatutako erakusketa. 2016ko apirilaren 22tik urriaren 23ra ikusi ahal izango da. Hau da hurrengo hogei urteetarako Solomon R. Guggenheim Foundationekin (SRGFrekin) 2014ko abenduan berritutako Kudeaketa-akordioan kokatzen den lehenengo erakusketa. Lankidetza hori sendotzen duten ekimenen artean, Solomon R. Guggenheim Museum-en konpromiso bat dago: bi urtean behin, bere Bildumako ezinbesteko artelanen inguruko erakusketa bat Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztea.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.