Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoa urriaren 12an, astelehenean, zabalik egongo da

Guggenheim Bilbao Museoa datorren astelehenean, urriaren 12an, zabalik egongo da, jai egun hauetan Museora bisitari ugari hurbiltzen baitira.

Bilbora datozenek orain gutxi irekitako Lee Krasner. Kolore bizia aldi baterako erakusketaz gozatzeko aukera izango dute (Seguros Bilbaok babestutakoa); halaber, Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketa arrakastatsua ere ikusgai izango da (Iberdrolaren babesari esker). Beste erakusketa hauek ere bisitatzeko aukera dago: urriaren amaieran itxiko den  Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958  erakusketa eta William Kentridge: 7 atal Film & Video aretoan aurkezten dena, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, hirugarren solairuan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.