Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV

Irekiera: 2013ko azaroaren 19an
Komisarioa: Petra Joos
Aretoa: 105

Erakusketa hau 2010ean hasitako ziklo baten azken erakusketa da. Erakusketek gaika aurkeztu dituzte Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak. Egun, 73 artistaren 128 sorkuntza jasotzen dira funts horietan.

Gaur eguneko bi sortzaile belaunaldiren lanak daude, guztiek ere errealitateaz haraindi joateko artegintza baliatzen dute. Honakoak dira artistok: Elssie Ansareo, Manu Arregui, Juan Manuel Ballester, Prudencio Irazabal, Darío Urzay eta Juan Uslé.

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV aurkezten du Museoak. Erakusketa hau 2010ean hasitako ziklo baten laugarren erakusketa da (2014ko abuztuaren 31n amaituko da zikloa). Zikloak bildumako artelanak testuinguru batean kokatzea du xede, eta, era berean, ikusleari funts horien ikuspegi zabala
erakustea.

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.