Prentsa oharra

Fiona Tan: Ekialdeari begira, galduta

  • Datak: 2016ko abenduak 22 – 2017ko martxoak 19
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

2016ko abenduak 22 eta 2017ko martxoak 19 bitartean, Fiona Tan-en Ekialdeari begira, galduta (Disorient, 2009) obrak Espainian izango duen estreinaldia aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak. Pieza hau bederatzigarrena da Film & Video aretoan programatutakoen artean, 2014an aretoa lehen aldiz zabaldu zenetik ikus-entzunezko artelanak —bideoak, bideo-instalazioak eta irudiak mugimenduan— erakusteko.

Fiona Tanek (Sumatra, 1966) 2009an sortu zuen Ekialdeari begira, galduta Veneziako 53. Bienaleko Herbehereetako pabilioirako ekoiztu zuen 2009an. Pabilioi horretan garatzen da filmaren zati bat eta bertan grabatu zen. Izan ere, artelanean Veneziaren xiii. eta xvi. mendeen arteko historia islatzen da: orduan Asian aurkitu berri ziren herrialdeekiko komertzioaren ardatz estrategikoa zen. Fiona Tanen filmak “Ekialde Handi” baten ametsa gogora ekartzen digu, Marco Polok bere Munduko mirarien liburu ezagunean adierazitakoa. Orain dela zazpi mende gertatutako istorioen bilduma horrek amestutako Ekialde miresgarri baten irudia sorrarazi zuen Europan: milaka urteko hainbat eta hainbat kultura jasotzen zituena, Europan estreinako aldiz ezagutzera emandakoa. Topiko bat zen, mendeetan herrien eta baliabideen esplotazioa ezkutatzeko erabili izan zena, gainera. Eta, hain zuzen ere, Fiona Tanen instalazioa osatzen duten elementuetan jasota geratu da paradoxa hori.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.