Prentsa oharra

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak

  • Datak: 2022ko otsailaren 11tik maiatzaren 22ra
  • Komisarioak: Fabrice Hergott, Parisko Musée d’Art Moderneko zuzendaria, Parisko Musée d’Art Moderneko arte-arduradun Hélène Leroyrekin eta Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradun Geaninne Gutiérrez-Guimarãesekin elkarlanean
  • Guggenheim Bilbao Museoak eta Parisko Musée d’Art Moderne, Paris Musées-ek antolatutako erakusketa
  • Babeslea: BBVA Fundazioa

 

  • XX. mendeko lehenengo hamarkadan fauvismoa eta kubismoa sortu zirenean mugimendu haietako artistek erakutsi zuten askatasun-adierazpen ausartak goitik behera aldatu zuen erretratuak, paisaiak eta natura hilak irudikatzeko modu tradizionala. Askatasun hori eskandalagarri suertatu zen.
  • “Paris elkargune” izeneko aretoak gerra arteko urteetan Parisko arte-eszena berria lorarazten aktiboki jardun zuten margolari eta eskultore figuratiboak biltzen ditu.
  • Askatasuna ez ezik, irrazionala eta iraultzailea zen oro ere sustatzen zuen surrealismoak. Sorkuntza artistikoaren esparru guztietan izan zuen eragina, eta prozedura tekniko eta artistiko berritzaileak ekarri zituen.

Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) eta Guggenheim Bilbao museoek Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak dakarte, BBVA Fundazioak babestutako erakusketa bat. Funtsezko hainbat artistaren 70 maisulan inguruko aukeraketa bat da, eta MAMen bildumaren historia irudikatzen du XX. mendeko hastapenetan Parisen sorturiko abangoardia-mugimenduen ikuspegi panoramikoa eskaintzeko xedearekin.

MAM museoa 1937ko Exposition internationale historikoaren haritik eraiki zen, Paris hiriak zituen arte moderno eta garaikideko funtsak biltzeko. Funts horiek handituz joan ziren hurrengo urteetan, Parisko arteeszenako artista ospetsuenen lanak erosi baitzituzten. Hala ere, 1961era arte MAM ez zen museo bilakatu. Mezenasek funtsezko papera jokatu zuten proiektuaren garapenean, Maurice Girardin doktoreak bereziki; izan ere, azken horrek 1953an museoari egin zion dohaintza bilakatu zen artista fauvista eta kubisten lanak, bai eta Parisko Eskolaren ordezkarienak batzen dituen maisu modernoen bildumaren muina bilakatu zen.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.