• Datak: 2018ko martxoak 16–ekainak 10
• Komisarioa: Petra Joos
- Espainian performancearen aitzindarietako bat den Esther Ferrer artistaren inoiz ikusi gabeko bederatzi instalazio egongo dira erakusketa honetan; performancearen generoa denbora eta espazioa ekintzan parte hartzen duen publikoaren presentziarekin konbinatzen dituen arte gisa definitzen du artistak berak.
- Ikuslearen askatasuna baloratzen du Ferrerrek guztiaren gainetik; horregatik, ez dio ondoriorik eskaintzen, galderak bakarrik, hark egin dezan bere interpretazio propioa, modu autonomoan.
- Erakusketako instalazioetako askok Ferrerren ibilbidean funtsezkoa izan den alderdi baten gaineko hausnarketa egiten dute: espazioaren eraikuntzaren gainekoa, hain zuzen ere.
- Munduko barreak lanean, arte-objektu bilakatzen da barrearen soinu organiko, natural eta iragankorra, denboran eta espazioan zehar hedatzerakoan, eta ikuslearen esku uzten du soinu horren erreprodukzioaren ordena, barre-kontzertu espontaneoei bide emanez.
Guggenheim Bilbao Museoak Esther Ferrer. Elkarri lotutako espazioak aurkezten du, Espainian performance artearen erreferentziazko artistetako bat den horren instalazio berriz osatutako erakusketa. Esther Ferrerren lan-ildoarekin eta pentsaerarekin bat etorriz, erakusketa osatzen duten hamaika lanetatik bi modu berezian aktibatuko dira artistaren performanceen edo publikoaren elkarrekintzaren bitartez.