Prentsa oharra

David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1

  • Data: 2017ko azaroak 10–2018ko otsailak 25
  • Komisarioa: Edith Devaney
  • Londreseko Royal Academy of Arts zentroak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

2012ko berealdiko paisaia-erakusketa baten ondoren, Guggenheim Bilbao Museora itzuliko da artista, erretratuaren inguruko instalazio bizi eta erakargarri batekin.

Lan guztiek tamaina berbera daukate, hiru eguneko epean margotu ziren eta aulki berean eserita erakusten dute modeloa, Kaliforniako hegoaldeko argi distiratsuen pean eta atzealdean urdin bizi bera dutela.

Artistaren tratamendu bertutetsuari esker, margolan bakoitzeko elementuen uniformetasunak modelo desberdinen arteko desberdintasunak nabarmentzen ditu, eta beren nortasunak gertutasun epel batekin ateratzen dira mihisetik.

Guggenheim Bilbao Museoak David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1 erakusketa aurkezten du, lan-bilduma berri eta nabarmena biltzen duen erakusketa, non artista britainiarrak berriz ekiten dion erretratuari, sortze-indar berritu batekin; Los Ángeles hiriko arte-egoeraren eta azken urteetan zehar bere bidean gurutzatu diren pertsonen inguruko barne-barneko ikuskera eskaintzen du.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.