-Datak: 2023ko ekainaren 13tik irailaren 17ra
-Kokapena: Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza gunea
-BBK-k eta Guggenheim Bilbao Museoak sustatutako proiektua
-Artea ikasbide programak 25 urte betetzen ditu 3.700 haur baino gehiagori eskola-curriculumeko ikasgaiak sendotzen lagundu izanaren pozarekin, arteak ahalbidetzen dituen bide berriak esploratuz eta sormena garatuz.
-Edizio honetan Euskal Herriko sei ikastetxetako 118 ikaslek, sei eta hamabi urte bitartekoek, irudimenez beteriko lan harrigarriak sortu dituzte, Museoko Hezkuntza gunean ikusgai jarriak.
-Ingurumen-jasangarritasuna aurtengo proposamen artistiko ugariren inspirazio-iturria izan da. Izan ere, uraren garrantzia, birziklatzea, ingurumenaren zaintza edo kontsumo arduratsua dira programan eztabaidatu diren gaietako batzuk. Gainera, erakusketan material jasangarriak erabili dira eta horrek karbono-aztarna % 80 murriztea ekarri du.
-BBK-k lankidetza historiko bat mantentzen du Guggenheim Bilbao Museoarekin programa berriak garatzeko helburuz; ikuspegi berritzaileak eta sortzaileak eskaintzen dituzten programak, arte garaikidea hobeto ezagutu eta ulertzeko, publiko mota guztien artean hedatzeko eta Bizkaiko gizartearen garapen sozial eta kulturala bultzatzeko.