Prentsa oharra

Artea ikasbide

  • Datak: 2024ko ekainaren 17tik irailaren 15era
  • Kokapena: Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza-gunea

Sei eta hamabi urte bitarteko 98 ikaslek, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ikastetxetakoek, irudimen eta espontaneotasun handiko artelanak sortu dituzte, Artea ikasbide hezkuntza-programan egindako lanaren emaitza direnak.

Iraganaren arrastoak paisaian, ingurumenaren zaintza, naturaren prozesuak eta animalien bizi-zikloak dira programan aztertu diren gaietako batzuk. Gainera, ikasleek hausnarketan jardun dute elkarren artean dituzten loturen eta desberdintasunen, taldeko kide izatearen sentimenduen eta elikadura osasungarriaren garrantziaren inguruan.

1998az geroztik, 3.868 ikasle igaro dira hezkuntza-programa honetatik. Programaren helburua da beren irudimena eta sormena sustatzea, esperimentatzen laguntzea eta, aldi berean, eskola-curriculumeko ikasgaiak indartzea.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.