Prentsa oharra

Artea ikasbide

  • Datak: 2022ko ekainaren 14tik irailaren 18ra
  • Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Gunea
  • Babeslea: BBK

 

  • Euskal Herriko sei ikastetxetako 135 bat ikaslek, sei eta hamabi urte bitartekoek, irudimenez eta naturaltasunez betetako obrak sortu dituzte eta Museoko Hezkuntza Gunean jarri dira ikusgai.
  • Gaurkotasunak inspiratu ditu aurtengo proposamen artistikoak: hizkuntzak eta komunikazioa, Ukrainako gerra, jasangarritasuna eta emakumeek historian betetzen duten zeregina dira programan eztabaidatu diren gaietako batzuk.
  • Irudimena eta sormena sustatzea, esperimentatzen laguntzea eta, aldi berean, eskola-curriculumeko irakasgaiak sendotzea helburu duen hezkuntza-programa honetan 3.581 ikaslek parte hartu dute 1998az geroztik.

BBK babesle duen Artea ikasbide programaren edizio honetan parte hartu duten lehen hezkuntzako artistek egindako proposamen artistiko irudimentsuetako batzuk hauek dira: eskala handiko instalazio bat, errefuxiatuentzako bakeleku bat irudikatzen duena; planetak, nebulosak eta meteoritoak; buztinezko harriak etorkizuneko mundu baten irudiekin; animazio-film bat, artearen munduko emakumezko figurei buruz, eta inguratzen gaituzten formak eta lerroak irudikatzeko ikastetxe bateko jolastokian egindako arte-interbentzio baten argazkiak.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.