- Datak: ekainaren 26tik irailaren 27ra
- Kokapena: Guggenheim Bilbao Museoko hezkuntza-gunea
- Babeslea: BBK
Euskal Herriko sei ikastetxe publiko eta itundutako sei eta hamabi urte bitarteko 126 eskola-umek freskotasunez eta naturaltasunez betetako lanak egin dituzte, eta Museoko hezkuntza gunean jarriko dira ikusgai.
Thomas Struth, Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera eta Jesse Jones. Dar-dar erakusketak izan dira inspirazio-iturri hezkuntza-programa berritzaile honetan parte hartu dutenentzat. Dagoeneko 3.400 umek hartu dute parte programan, 1998an martxan jarri zenetik.
Artea ikasbide programak eskola-umeen imajinazioa sustatzen du, eta haien jakin-mina pizten, eta egokia da esperimentatzeko eta, aldi berean, eskola-curriculumeko ikasgaiak indartzeko.
Aurten Artea ikasbide programan parte hartu duten artista txikiek imajinazioz beteriko lan dibertigarri ugari egin dituzte, hala nola giza gorputza irudikatzen duen hiru dimentsioko mapa handi bat; mendiak irudikatuta dauzkaten horma-irudi erraldoiak; hiru dimentsioko pertsonaia bat, buztinez egina, globo aerostatiko batean bidaiatzeko sortua; pixilation teknika erabiliz egindako filmak; eta forma geometrikoko hezurdurak.