Prentsa oharra

Artea ikasbide, 2017

  • Datak: ekainak 13–irailak 17
  • Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko hezkuntza gunea
  • Babeslea: BBK

Sei eta hamabi urte bitarteko 113 ikaslek, EAEko eskoletakoak, Museoko hezkuntza gunean erakusgai dauden artelan berezi hauek sortu zituzten.

Artea ikasbide egitarauak eskola curriculumeko gaien ikasketa errazten du jolasaren eta artegintzaren bidez.

3.000 eskola-ume inguruk parte hartu dute Artea ikasbide programan, 1998an lehen edizioa ospatu zenetik.

Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrenarekin batera, programa arrakastatsu honek 20 urte bete ditu. Urte horietan zehar 6 eta 12 urte arteko haurren, artisten, irakasleen eta Museoko hezitzaileen arteko topaketa emankorrak gertatu dira. Programaren erakusketa, hasieratik BBKren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean antolatu da, eta ekainaren 13an hasita irailaren 17ra arte erakutsiko da aurten, Museoko Hezkuntzagunean.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.