Irekiera-data: ekainaren 6tik abuztuaren 31ra
Kokalekua: Hezkuntza gune berria
BBK Fundazioak babestua
EAEko ikastetxeetako sei eta hamabi urte bitarteko 115 ikaslek sortutako artelan originalak ikusgai izango dira Museoaren hezkuntza gune berrian
Artea ikasbide programaren helburua da haurrei eskola-curriculumaren gaien ikasketa erraztea, joko eta jarduera artistikoak eginda
Ibonekin oso ondo pasatu dut. Gauza asko egin ditugu: konstelazioen lana, loreen lana... Eta onena Guggenheim Bilbao Museora bisita eta Ernesto Netoren eta Richard Serraren eskulturak ikustea izan da. Ernesto Netoren lanak bikainak dira. Hitz horiek erabili zituen Getxoko San Ignacio Eskola LHIko 5. mailako ikasle batek Artea ikasbide programan izandako esperientzia azaltzeko. Hamazazpigarren ekitaldia bete du aurten programa honek.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lankidetza eta BBKren babesa duela, berriki inauguratutako Guggenheim Bilbao Museoaren hezkuntza gune berrian kokatuko da erakusketa. Horrela, beraz, erakusketa gune gisa estreinatuko da, haurrak protagonista dituela.