Prentsa oharra

Artea eta espazioa

  • Egunak: 2017ko abenduak 5–2018ko apirilak 15
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui

Erakusketa honen abiapuntu kontzeptuala Eduardo Chillida artistaren eta Martin Heidegger filosofoaren arteko lankidetza da; ondorioz, Artea eta espazioa (Die Kunst und der Raum) izenburuko artista-liburua argitaratu zen 1969. urtean.

Nazioarteko artistek egindako 100 lanetik gora ditu ikusgai erakusketak, eta azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historiaren gaineko berrirakurketa eskaintzen du.

Halaber, Arteak eta espazioak Frank Gehry-ren eraikinaren gaitasun nekaezina omentzen du, espazio ikusgarrien eta garai moderno eta garaikideetan funtsezkoak diren sorkuntza-lanen artean elkarrizketa bakarrak sorrarazten baititu.

Artearen bidez lekua eta arkitektura ospatzeko gunea da erakusketa: espazioen eta bolumenen nahiz sormen plastikoaren eta pentsamendu filosofikoaren artean sortzen den elkarrizketa aztertzeko aukera ematen du.

Ernesto Netoren Burbuila zuria (White Bubble, 2013/2017) lana, artistak berriki Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumari dohaintzan emandakoa, lehen aldiz egongo da publikoarentzako ikusgai erakusketa honetan.

Guggenheim Bilbao Museoak Artea eta espazioa erakusketa aurkezten du; hau da, Eduardo Chillida artista euskaldunak eta Martin Heidegger filosofo alemaniarrak 1969. urtean gauzatutako lankidetza abiapuntu duen erakusketa. Artista-liburu bat izan zen topaketa horren emaitza, eta bertatik hartu du erakusketak izenburua. Heideggerren eta Chillidaren arteko elkarrizketan agertu ziren kontzeptuak gaurkotu eta garatze aldera —lekua, gauzen presentzia, artearen eta zientziaren arteko harremana—, erakusketan nazioarteko artisten ehun lanetik gora eskaintzen dira, eta azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historia berriz irakurtzeko bezala eskaintzen da.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.