- Datak: 2018ko urriak 19–2019ko otsailak 24
- Komisarioak: Catherine Grenier, Fondation Giacometti, Paris eta Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoa). Komisario laguntzailea: Mathilde Lecuyer-Maillé
- Guggenheim Museoak antolatutako erakusketa, Parisko Fondation Giacometti-rekin elkarlanean
- Babeslea: Iberdrola
“Mundua ikustea, ulertzea, hura biziki sentitzea eta esploraziorako dugun gaitasuna ahalik eta gehien handitzea” Alberto Giacometti.
Giacomettiren sormen-bulkadak haren ibilbide osoa hartzen du: gaztetan, 1920ko hamarkadan, egindako obrak; gero, garai postkubista eta surrealista; eta, azkenik, 1935ean, figuraziora itzulera; azken aldi horrek markatu zuen Giacomettiren ekoizpen artistikoa hil zen arte.
Artista suitzarrarentzat, murrizketak soilik zorrozten du begirada, eta premisa horrek baldintzatu zuen haren lana.
Erakusketan, igeltsuzko zortzi eskultura ikusi ahal izango ditugu, 1956ko Veneziako Bienalerako sortu zuen Veneziako emakumeak (Femmes de Venise) multzo bikainekoak.
Guggenheim Bilbao Museoak Alberto Giacometti. Atzera begirakoa dakarkigu, Alberto Giacomettiren (1901–1966) 200 eskultura, pintura eta marrazki baino gehiago biltzen dituen erakusketa osoa; XX. mendeko itzal handieneko artistetako bat izan zen Giacometti, 40 urteko ibilbidearekin. Erakusketak artistaren lanaren ikuspegi berezi bat eskaintzen du, eta arreta berezia jartzen du Parisko Giacometti Fundazioak gordetzen duen eta artistaren alargunak, Annettek, bildu zituen aparteko arte-bilduman eta artxiboko materialean. Alberto Giacometti. Atzera begirakoa Guggenheim Bilbao Museoak antolatu du, Parisko Giacometti Fondation Giacometti-rekin elkarlanean. Babeslea: Iberdrola.