Prentsa oharra

Georges Braque

Erakusketaren datak: 2014ko ekainak 13–irailak 21
Komisarioa: Brigitte Leal, Centre national d’art et de culture Georges Pompidou-ko zuzendariordea
Guggenheim Bilbao Museoak eta Réunion des Musées Nationaux-Grand Palaisek antolatutako erakusketa, Parisko Centre national d’art et de culture Georges Pompidou-rekin lankidetzan
Babeslea: BBVA Fundazioa

Guggenheim Bilbao Museoak Georges Braque erakusketa aurkezten du, artistaren heriotzaren 50. urteurrenaren harira. Georges Braque (1882–1963) artistari buruz gaur arte Espainian egindako atzera begirako garrantzitsuena da; XX. mende hasierako abangoardiako artista nabarmenetako bat izan zen Braque. Artistaren lan artistikoaren garai guztiak jorratzen ditu ibilbide kronologiko honek: Fauvismoaren inguruko lehen urratsetatik hasi eta Varengevilleko tailer, txori eta paisaiei buruz egindako azken sailetaraino.

Erakusketak BBVA Fundazioaren babes aipagarria du, eta Centre Georges Pompidouk eta nazioarteko beste zenbait bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuek egindako mailegu apartei esker, 250 artelan inguru biltzea lortu du. Braque, Picassorekin batera Kubismoaren aitzindari izan zen, eta papiers collés (edo itsatsitako paperak) teknika asmatu zuen. Garai horretan egindako zenbait maisulan garrantzitsu daude ikusgai. Erakusketak, halaber, natura hilei (mahaitxoak eta frutaontziak behin eta berriro jasotzen dituztenak), kaneforei eta gerraosteko billarrei buruzko margolanetan sakontzen du, bai eta bizitzaren amaieran egindako tailer eta txorietan ere, bere ikerketa artistikoak osatzen eta laburbiltzen dituztenak.

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.