Prentsa oharra

Zilarrezko Q-a

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK ZILARREZKO Q-A LORTU DU KUDEAKETA BIKAINAREN SARI GISA

Guggenheim Bilbao Museoa Europako lehenengo Museoa izan da kudeaketa bikainaren zilarrezko Q-a lortzen. Sariak enpresa-bikaintasunean oinarritutako EFQM Ereduan lau urtetan zehar egindako lanaren prozesua burutzen du.

Guggenheim Bilbao Museoak Eusko Jaurlaritzaren eskutik hartuko du Zilarrezko Q-a EUSKALIT Kalitaterako Euskal Fundazioaren evaluatzaileen klubeko kide-talde batek burututako kanpo-balioztatze prozesu bat gainditu ondoren, EFQM Europar ereduaren arabera enpresa-kudeaketen politikak eta lortutako emaitzak neurtzen dituena.

Zilarrezko Q-a Guggenheim Bilbao Museoari emateko ekitaldia datorren abenduaren 20an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, Ibarretxe Lehendakaria buru izango den zeremonia batean.

Egun batzuk lehenago, abenduaren 13an, Miren Azkaratek, kultura sailburuak, Guggenheim Bilbao Museoko langile bakoitzari emango dio zilarrezko Q-aren pin bat Museoan izango den ekitaldi batean. Bertan, Jesus Murga, EUSKALIT-eko presidentea egongo da baita.

Horrela, Guggenheim Bilbao Museoak, zilarrezkoa Q-a lortzen duen lehen Museo europarrean bihurtzen da eta kalitatearen kultura hobetzeko eta bultzatzeko konpromisoa ziurtatzen du.

Bilbao, 2004eko abenduaren 10a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.