Prentsa oharra

Urriaren 11an astelehena zabalik

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik izango da datorren astelehenean, urriaren 11n

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik izango da datorren astelehenean, urriaren 11n, Espainiako festa nazionalaren bezperan. Horrela, zubi honetan Museora bertaratze n direnek Anish Kapoor aldi baterako erakusketaz (azken egunak dira) eta oraintsu inauguratu dugun Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketaz gozatu ahal izango dute. Horrez gain, Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak Bilduma Iraunkorraren aurkezpena ikusi ahal izango dute.

Anish Kapoor artista indiarrari eskaini zaion eskala handiko lehen erakusketa monografikoa da. Bestalde, Städel Museum-en inguruko erakusketan, Urrezko Aroko Holandako eta Flandeseko artelanen Europako bilduma garrantzitsuenetako baten maisulan bikainak daude ikusgai.

Sarrerak Museoko leihatiletan eta webgunean ( www.guggenheim-bibao.es ) eskura daitezke.

Bilbon, 2010eko urriaren 8an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.